Zumaiako Ludotekak Familia giroan programako bigarren saioa antolatu du datorren iganderako.

Jolasak familian egiteko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko haurren familiek. 17.00etan hasiko da eta 19.30ean amaituko da. Bertan jolasak egin ahal izango dituzte eta familia osoak parte hartu ahal izango du (anai-arreba txikiagoek ere parte har dezakete.

Datorren igandeko saioan parte hartu ahal izateko izena eman beharko da Ludotekan, 943 143 264 telefonora deituta edota ludoteka@zumaia.eus helbide elektronikora idatzita. Apuntatzeko azken eguna osteguna izango da.