Salestarrak Magale Urnieta hezkuntza proiektu bateratuaren berri emateko, aurkezpen ekitaldi bat burutuko da gaur Salestarrak Urnieta ikastetxean. Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundiko, Udaleko eta Kristau Eskolako ordezkariak izango dira bertan.

José Luis Pinedok, zuzendariak, gogorazi duenez, duela bost urte Presentación de María haur eskola eta Lehen Hezkuntzako eskola eta Salesiarrak Urnieta (DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketa) hizketetan hasi ziren elkarri laguntzen eta koordinatzen hasteko. “2017an Presentación de Mariako serorek Salesiarrengana jo zuten salesiarrak Haur Hezkuntzaz eta Lehen Hezkuntzaz arduratzeko. Adineko pertsonak dira eta eguneroko kudeaketa beraientzat oso neketsua da, baina era berean hezkuntza proiektuari eutsi nahi zioten, erreferentziazko ikastetxea izanik”, aipatu du.

Asier Irazustak, Salestarren komunikazio arduradunak, gehitu duenez, aurretik bazegoen elkarlana bi ikastetxeen artean, ikasleek Lehen Hezkuntza Presentación de Marían amaitzean, Salestarretan jarraitzen baitzituzten ikasketak.

Orain, uztartze prozesua amaitu ostean, Salestarrak Magale Urnieta izenaren pean bateratu dira eta titularitatea Salestarren esku geratu da. “Hasierako bileretan erabaki genuen izena Magale, magalean, izan behar zuela”, nabarmendu du zuzendariak.

Orain Magalek zero eta Batxilergo eta Lanbide Heziketa arteko ziklo guztiak eskaintzen du. “Gurasoek asko eskertzen dute haurrek jaio direnetik laneratzea iristen den arte heziketa ikastetxe berean egitea”, azpimarratu du Nekane Kortaxarenak, HH eta LHko zuzendariak.

Pinedok Presentación de Maríako serorei eskertu nahi izan die uztar-tze prozesurako izan duten prestutasuna eta hezkuntzako instalakun-tzen lagapena.

Honez gain, urrats bat aurrera eman dute familiengana hurbiltzeko eta euren laguntzaz jolastokia goitik behera aldatu dute Ametsen lorategia sortuta. “Elkartasuna eta hurbiltasuna salestarren ezaugarriak dira eta hori auzolanean oso argi ikusi da”, amaitu dute.