Foru Aldundiak antolatutako Treba Gurasoak zikloaren baitan, datorren ostegunean Hernaniko nerabeen gurasoentzako zuzendutako Zer egin dezakete gure nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten? hitzaldia eskainiko da.

Saioa euskaraz izango da, baina aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da. Hitzaldia 17.30etik 19.00etara burutuko da Biteri kultur etxean. Hizlaria Eider Goiburu Moreno izango da.

Helburua plazerrean, zaintzan eta ongizatean oinarritutako sexualitatea garatzen laguntzeko gakoak eskaintzea da, baita gurasoak sexualitate eremuko heziketa lanetan ahalduntzea ere.

Nahiz eta hitzaldia doakoa izan, antolatzaileek ​aurrez https://labur.eus/hitzaldiasexualitateaske webgunean izena ematea gomendatzen dute. Informazio gehiago lortzeko 943 337 041 telefonora deitu edo gazteria@hernani.eus helbide elektronikora idatz daiteke.