Asisko Urmenetak Euskal Herriko historiaren inguruko saioak eskainiko ditu Altzon
Euskal Herriko historian sakontzeko saioak eskainiko ditu Altzon Asisko Urmeneta Otsoa irudigile eta komunikatzaileak. Altzoko Udalak eta kultura batzordeak antolatu dute ikastaroa, iazko ikasturtean hasitako bideari jarraituz, eta aurtengo ikastaroaren helburua da Euskal Herriko historian sakontzea, eta batez ere, iazko ikastaroan landu gabe geratu ziren gertaera eta eremuetara iristea.
Ikastaroak lau saio izango ditu eta izena urtarrilaren 26a bitarte eman daiteke kultura@altzo.eus helbidera idatziz, edo udaletxera gerturatuz. 20 euro ordaindu beharko da.
Egitarauari dagokionez, saioak urtarrilaren 28an, otsailaren 25ean, eta martxoaren 11n eta 25ean izango dira, 10.00etatik 12.00etara, Ba-tzarremuñon. “Asiskok gidatuko dituen saioak modu aktibo eta atseginean landuko dira eta, askotan egiten duen moduan, mintzaldi ilustratuak izango dira”, azaldu dute.
Lehen saioan 1513 eta 1614 urteen artean Euskal Herrian eman zen sorgin ehiza izango dute hizpide. Bigarrengoan 1789ko Frantziako Iraultzak eta Konbentzioaren Gerlak Euskal Herrian izandako eragina. Hirugarrengoan 1833 eta 1876 arteko Karlistadak eta izan zituzten ondorioak, eta laugarrengoan Karlismotik euskal abertzaletasunerako bidea.
Temas
Más en Bertan
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones