M-8aren harira kartel lehiaketa antolatu dute Andoainen
Sari bakarra izango da, 450 eurokoa, eta Salkin merkatari elkartera atxikitutako dendetan kontsumitzeko izango da
Martxoak 8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Andoaingo Udalak. Sari bakarra izango da, 450 eurokoa, Salkinera atxikitutako dendetan kontsumitzeko.
Gipuzkoan bizi diren eta 16 urtetik gora duten emakume guztiek parte har dezakete lehiaketan. 65 zm-ko altuera eta 31 zm-ko zabalera izan behar dute kartelek, eta irudia neurri horietan edo horien proportzioan aurkeztu beharko da. Guztietan, ongi nabarmendurik, ondoko testua azalduko da: Martxoak 8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna. Andoain 2023. Testu horretaz gain, ez da beste lelorik edo testurik idatziko.
Kartelaren gaia librea da, baina aurten, salbuespen gisa, josteko/iruteko jarduerarekin eta haren eremu semantiko osoarekin lotutako elementuren bat sartzeko eskatzen zaie artistei. Koloretan eginda aurkeztuko dira lanak. Lehiakide bakoi-tzak, gehienez ere, hiru kartel aurkeztu ahal izango du, eta eduki eta ideiari dagokionez, guztiz originalak izan beharko dute.
Lanak Bastero Kulturgunean aurkeztu behar dira otsailaren 8an, asteazkena, 10.30etik 13.30era eta 17.00etatik 19.00etara.
Epaimahaia osatuko dute Berdintasun batzordearen, Kultura batzordearen eta Gizarte Zerbitzuetako batzordearen ordezkari banak (herriaren aniztasun politikoa islatuz), berdintasun arloko aditu batek eta plastika arloarekin zerikusia duten bi ordezkarik. Sari-banaketaren eguna eta ordua jakinaraziko da.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate rescatará la memoria musical de las pioneras del blues
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du