Elena Calvillorekin mintza-tertulia Beasainen
Gaur izango da euskaraz hitz egiteko saioa, arratsaldeko 18.30ean, Igartza Jauregian
Beasaingo Aittu Euskara Elkartearen ekimenez, mintza-tertulia saio berri bat izango da gaur arratsaldean. Elena Calvillo mendi lasterkaria izango da gonbidatua, eta bere bizitza eta kirol ibilbidea izango dira solasaldian jorratzeko gaiak.
Hasieran 20 minututan prestatutako galderei erantzungo die Calvillok talde handian. Ondoren, talde txikietan gaiaren inguruan hitz egin eta eztabaidatuko da.
Saioa Igartza Jauregian garatuko da, 18.30tatik 19.30era bitartean. Helburua, euskara hizkuntzaren ulermena eta mintzamena hobetzea da, taldean eta modu entretenigarrian.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años