0 Minutu Rock jaialdira joateko autobusak antolatu dituzte Urola Kostatik. Jaialdia Durangoko Landako Gunean izango da otsailaren 25ean.
Joan-etorrirako izena Arrano, Inpernupe edo Orkatz tabernetan eman daiteke. Urolakostakoernai@gmail.com, edo Urola Kostako Ernairen Twitter edo Instagram kontuetara idatzita ere izena eman daiteke.
Autobusa Zarauztik (Eguzki paretik) 9.00etan irtengo da, Zumaiatik (Kabi paretik) 9.15ean eta Azpeititik (anbulatorio paretik) 9.30ean. Jaialdia bukatzean, Landako Gunean bertan hartu ahal izango dute itzulerako autobusa.