Datorren asteartean, hilaren 17an, Segurako Aste Santua antolatzen duen batzordeak bilera egingo du. Izan ere, antolaketa lanak banatu eta ardurak hartuko dituen jendearen bila dabil taldea.

Aste Santuan egiten diren prozesioak tradizioa dira Seguran. Ehundaka urte dituzte. Aurten apirilaren 6an eta 7an izango dira, Ostegun eta Ostiral Santuan. Urte gehiagoz bizirik jarraitu dezaten, Aste Santuko batzordeak laguntzaileak behar ditu. “Edozein laguntza beharrezkoa da tradizio honekin jarraitzeko”, adierazi dute antolatzaileek.

Bilera arratsaldeko 19.00etan izango da, Kultur-Etxean.