Udalak eta Bertan merkatari elkarteak antolatutako zozketak baditu sarituak
12.749, 13.918 eta 26.087 dira Errege Magoen zozketako zenbaki sarituak eta 500 euro irabazi ditu bakoitzak
Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak antolaturiko Erregetako Zozketak baditu irabazleak. Hain zuzen ere, 12.749, 13.918 eta 26.087 dira Errege Magoen zozketako zenbaki sarituak eta 500 euroko erosketa bono bana eskuratu dute irabazleek.
Gabon jaien inguruan sortzen den kontsumoak herriko saltokientzat duten garrantziaren jakitun, Azpeitiko Udalak eta Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Erregetako Zozketa antolatu dute beste urte batez.
Zozketa honen bidez, herriko merkataritza sustatu eta herri giroa sortzeaz gain, Azpeitian kontsumitzen duten bezeroak saritu nahi izan dituzte Udalak eta Bertanek.
Horretarako, abenduaren 26tik errege bezpera bitartean zozketarako zenbakiak banatu dira herriko dendetan erosketak egin dituztenen artean. Errege egunean burutu zen zozketa eta 500 euroko erosketa bonoa jasoko duten hiru zenbakiak jakinarazi dira. Hauexek dira: 12.749 zenbakia, Babesa moda saltokian banatua; 13.918 zenbakia, Bizi fisioterapian banatua; eta azkenik, 26.087 zenbakia, Ekain albaitaritzan banatua.
Irabazleek urtarrilaren 31ra arte izango dute saria erreklamatzeko epea.
Temas
Más en Bertan
-
Las piscinas exteriores de Arrasate adelantan a este miércoles su apertura
-
Los ensayos del Alarde público de Irun arrancan este miércoles de la mano de Meaka
-
Más horarios de autobuses para el traslado de alumnos y profesores al centro del FP Izarraitz LH de Azkoitia
-
La cola de la plaza de toros de Zumarraga, más larga que la de Sevilla