Tripontzia zozketarako txartelak eskuragai Orion
Plazan mahaia jarriko dute eta bertan saltzen egongo dira tabernetara joan nahi ez dutenentzat
Tripontzia zozketarako txartelak eskuratzeko aukera izango dute gaur oriotarrek herriko plazan. Bertan jarriko dute mahaia Gure Eskuko Kideek.
Lehendik txartelak salgai daude Kolon Txiki eta Gabon tabernetan. Hala ere, tabernetan ibiltzen ez diren herritarrei gerturatu nahi diete zozketa eta horregatik egongo dira Orioko plazan.
Antolatzaileek esan dutenez eguerdiko 12.00etan jarriko dituzte txartelak salgai. Aurtengo leloa Laguntzea erabakiz, erabakia lagundu da aurtengo kanpainaren leloa.
“Gure Eskuk burujabetza prozesu bati ekiteko txinparta izan nahi duen eztabaida herritar bat sustatuko du aurtengo ikasturtean, eta hain justu, bide horretan antolatuko diren ekintzak finantzatzeko ezinbesteko bultzada izango da Tripontzia”, azaldu dute. Saria 30.000 eurokoa da.
Temas
Más en Bertan
-
Giro ezin hobea Oiartzungo jaietan
-
Revés al movimiento ciudadano contra el parque eólico de Piaspe
-
Girabira regresa este verano a los parques de Irun con nuevas jornadas temáticas para familias
-
El Ayuntamiento de Deba apela a la convivencia frente a los problemas de ruido por las noches en sus calles