Zumaiako Christinak eta Getariako Pilarrek irabazi dituzte abenduan sortu zen Merkatua Bizirik elkarteak zozkatutako bi otarrak.
Ostegunean jaso zituzten otarrak bi irabazleek. Merkatua Bizirik sortu berri den elkartea da eta kideek aurkezpen ekitaldian azaldu zuten moduan, Merkatu Plaza biziberritzea dute helburu eta horretarako, hainbat ekimen garatuko dituzte.
Aurrera eraman duten lehenengoa Merkatu Plazan erosketak egin dituzten bezeroei esker ona adierazteko, joan den urteko azken astean erosketak bertan egin zituztenen artean zozkatu dira bi otar horiek.