Dantza eta pintura uztartzen dituen jarduera antolatu du Astindu dantza taldeak. Asteazkenean egingo da eta familia osoari zuzenduta dago. Irakaslea Laia Bedos.
Sagarbideko gimnasioan egingo da eta bi saiotan banatu dute: 10.00etatik 11.30era eta 12.00etatik 13.30era.
Lehen saioan ezin da izena eman, beteta dago eta. Hala ere, bigarren saiorako izena eman daitekeela jakinarazi dute Astindutik.
Izena emateko, astindu.zde@gmail.com helbidera mezu bat idatzi behar da. Lau urtetik gorako haurrek har dezakete parte.