Urrezko Pertxa korto txapelketaren XI. edizioa ospatu zen ostiralean Zumaiako Torreberri gaztetxean.
Bertara hurbildu ziren zumaiarrek irudimen eta sormen gaitasun handia erakutsi zuten hamaikagarren urtez.
Baratxuria izan zen aurtengo objektua eta gaia aurten famatua egin den Sorioneku hitza aukeratu zuten.
Lehiaketa Jolo taldeak irabazi zuen eta beraien laburmetraiaren izenburua Berakatsa Karesti izan zen.
Txapelketara aurkeztutako laburmetrai guztiak gaztetxeko YouTubeko kanalean ikus daitezke jada.