Ingurumenaren babesa sustatu, klima aldaketari aurre egin eta energiaren prezioaren igoera baretzeko, Goierriko udalek dagoeneko aurreikusita zituzten neurriak martxan jarri dituzte urtean zehar. Batetik, jasangarritasun energetikoa hizpide izan dute guztiek. Ildo horretatik, autokontsumorako plaka fotovoltaikoak instalatu dituzte zenbait udalerrik; besteak beste, Beasaingo Udalak Antzizar kiroldegiko teilatuan jarri du instalazio fotovoltaikoa. Datorren urtean, berriz, Alkartasuna Lizeoak ikastetxeko frontoian gauza bera egingo du.

Bestalde, Lazkaoko Udalak 280 plaka fotovoltaiko ipiniko ditu San Prudentzio ikastetxean, frontoian eta Areria aretoan, 2023an.

Aitzitik, Goierriko argi puntu asko led sistemara aldatu dira, argi kutsadura eta kontsumo energetikoa murrizteko premiaz. Gainera, eskualdeko aurtengo gabonetako argiek ere ingurumena modu zabalagoan errespeta-tzea dute helburu etorkizuneko erronkak betez.