Aipagarriak dira 2022 urtean hirigintza arloan eman diren aurrerapausoak eta horren adibide da Azkoitiko Idiakez Ederra etxea birgaitzeko helbuarekin hasi berriak diren obrak, urte luzeko joan-etorrien ondoren. Dena den, kultura eta kirolarekin zerikusia duten beste hainbat proiektu ere martxan jarri dira Urola Erdian. 

Azpeitian, aurten osatu dute Soreasun Dinamoa sormen gunea, erabat gauzatzeko falta zen Soinuaren eremua prestatu ondoren. Horrela, Udalak amaitutzat eman du kultur disziplina ezberdineko sortzaileen beharrak asetzeko helburuarekin aurreko legealdian Kulturaz kooperatibaren eskutik abiatu zuen proiektua. Hitzaren, Gorputzaren eta Irudiaren eremuak martxan daude 2019 urteko amaieratik eta aurten atondu da Soinuaren eremua. 

Bestalde, aurten hasi dituzte Azpeitiako alde zaharrean etxebizitza tutelatuak eraikitzeko lanak. Udalak hamabi etxebizitza eraikiko ditu Elizkaleko 24, 26 eta 28an, 1.476.129 euroko aurrekontuarekin. Aurreikusten dute proiektua 2023an amaitzea eta Udalak beste baliabide asisten-tzial bat izango du eskura. Aipagarria da, era berean, aurten Izarraizko Atea parkearen ondoan zabaldu den skatepark berria eta skaterren artean izaten ari den arrakasta.

Arrakasta handia du aurten Azpeitiko Izarraizko Atea parke ondoan zabaldu den skatepark gunea berriak Marta San Sebastián

Babestutako etxebizitzak eraikitzeko asmoa bertan behera utzi eta azkenean etxebizitza libreak eraikiko dira Azkoitiko Idiakez Ederra Etxean

Azkoitiaren kasuan, hainbat urtez bere etorkizuna airean egon ondoren pasa den azaroan hasi ziren Idiakez Ederra etxea birgaitzeko obrak. XVII. mendeko mudejar estiloko jauregian babestutako etxebizitzak eraikitzeko asmoa bertan behera utzi, eta eraikina etxebizitza libreak egiteko saltzea erabaki zuen Udalak. 16 etxebizitza eraikiko dira eta beheko lokalean Jubilatuen Etxea kokatuko da. 

Bestalde, Floreaga auzoan irisgarritasuna hobetzeko lanak aurrera jarraitzen dute. Bigarren igogailua eraikitzeko lanak berriz lizitaziora atera ditu Udalak, lanak 2023an hasteko. Igogailua jartzeaz gain, hari bi pasabide lotzea eta gunea urbanizatzeko lanak egitea aurreikusten da. Aipagarria da, era berean, aurten Txerloian zabaldu den tenis pista estalia.

Zestoako Osinbeltz harrobia. Ruben Plaza

Se reanudan los trabajos en la cantera de Osinbeltz de Zestoa

Están de nuevo en marcha los trabajos en la cantera de Osinbeltz de Zestoa. En junio de 2021 se firmó un acuerdo entre el Ayuntamiento y la empresa Canteras de Zestoa SA para rehabilitar la zona y ponerla a disposición del consistorio. Sin embargo, la Diputación Foral de Gipuzkoa paralizó las obras por los problemas de seguridad ocasionados por la extracción del silo. Una vez cumplimentados los trámites de seguridad, los trabajos de desmontaje y adecentamiento se han reanudado recientemente y ya se han derribado los silos junto a la carretera que más problemas generaban. Las obras avanzan a buen ritmo y se espera finalicen en tres o cuatro meses. El Ayuntamiento ha iniciado conversaciones con miembros del club de escalada y montaña de la localidad para estudiar la posibilidad de acondicionar un espacio de ocio relacionado con el deporte de montaña.