Hiru urtez proposatutako inbertsioei ez die erantzun udal gobernuak EH Bilduren iritziz, eta 2023 aurrekontuetan ez da aipatzen Andoainek duen erronkarik handiena: N-I eta A-15 errepideak. “Aurreko urteetan bezala, gure proposamena baztertu eta gutxietsi egin da, eta udal gobernuak ez du gure ekarpen bakar bat ere onartu. Aurrekontu irreal bat aurkeztu dute aurrekoa gauzatu gabe”, esan dute.

2022 urterako iragarritako hainbat proiektu oraindik gauzatzeko daudela salatu dute; hala nola, kale-garbigailu elektrikoaren eta garabi berriaren erosketa, ur hoditeria sarearen berritzea Karrikan eta Sorabilan, ludoteka berriaren obra, Urigain eta udaletxeko obrak, eraberritutako etxebizitzak sartzea udalaren etxebizitza sozialen parkean, Goikoplazan estalitako eremuaren proiektuaren idazketa, Leitzaranen eremua atontzea herritarrak baina-tzeko, eta Juan Bautista Erro eta Joakin Larretaren artean igogailu bat eraikitzea. “Inoiz aurrera egiten ez duten proiektuak ere badaude: kiroldegiko bigarren pista estalia eta udal liburutegi berria. 2019an hauek ziren lehentasun nagusiak eta oraingoz behin-behineko irtenbide bat onartu da kiroldegirako, eta kanpoko enpresa batek egindako azterlan bat amaitu da liburutegi berriaren kokapena erabakitzeko”, azaldu dute.

Bestalde, “guztiz arduragabea” deri-tzote aurrekontuetan alkateak 476.000 euroko partida ez sartzea erabakitzea. Partida hori EHBilduk Espainiako gobernuarekin negoziatu zuen N-I eta A-15 errepideen arazoari buruzko azterketa bat egiteko.