Gertuk, Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkartea, ezagutzera eman ditu XXIV. Gabonetako Erakuslehio lehiaketako irabazleak.
Azken aste hauetan erakuslehioak gabonetako apaingarriez beteta ikusteko aukera izan dute Zumaiatik egon direnak. Izan ere, establezimendu ugarik hartu dute parte Gertuk sortutako lehiaketan. Guztira, 22 saltokik hartu dute parte.
Irabazlea Bib decoración textil saltokia izan da eta opari moduan 300 euroko erosketa bonoa irabazi du. Bigarren Xanti altzariak izan da eta 200 euroko erosketa bonoa lortu du. Azkenik, herritar saria Txerari eman zaio eta 100 euroko bonoa irabazi du.