Zumaia: Gabonetako Erakuslehio lehiaketako sariak banatuta
Lehen saria Bib decoración textilek irabazi du eta bigarrena Xanti altzariak
Gertuk, Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkartea, ezagutzera eman ditu XXIV. Gabonetako Erakuslehio lehiaketako irabazleak.
Azken aste hauetan erakuslehioak gabonetako apaingarriez beteta ikusteko aukera izan dute Zumaiatik egon direnak. Izan ere, establezimendu ugarik hartu dute parte Gertuk sortutako lehiaketan. Guztira, 22 saltokik hartu dute parte.
Irabazlea Bib decoración textil saltokia izan da eta opari moduan 300 euroko erosketa bonoa irabazi du. Bigarren Xanti altzariak izan da eta 200 euroko erosketa bonoa lortu du. Azkenik, herritar saria Txerari eman zaio eta 100 euroko bonoa irabazi du.
Temas
Más en Bertan
-
El extremeño Israel Pérez 'Ruso' se estrena con victoria en el Campeonato de Recortadores de Azpeitia
-
Astigar elkartea, mende erdia euskal kultura eta herri nortasuna ereiten
-
¿Quieres ponerte al frente del bar de Eltzia? El Ayuntamiento de Oñati abre la licitación
-
Oiartzun: la casa museo Arizmendienea amplía su horario de visitas