Hainbat ekintza izango dira egunotan Topic-en. Alde batetik, hiru eguneko Gabonetako tailerra izango da eta, bestetik, ostegunean txotxongilo emanaldia izango da.

Bihartik ostiralera bitarte, hau da abenduaren 28, 29 eta 30ean, eskakainiko da Topic-en paperezko an-tzerki-tailerra. 9.30etik 13.00etara izango dira saioak. Izen-emateak 30 euro balio dute eta deskontuarekin (Topiceko lagunak edo familia ugariak), 25 euro. Izena emateko bideak: pedagogia@cittolosa.com edo 943 650 414.

Bestalde, ostegunean Txotxongilo Taldeak Gabon Solidarioak egitarauaren baitan emanaldia eskainiko du ostegunean. Galtzagorriak ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, 18.30ean, Topic-en. Sarrren truke lortzen den diru guztia herriko familia behartsuei eskainiko zaizkie.