Abian dira Azpeitiko merkatarien hainbat egitasmo
Gabon garaian herritarrei erosketak herriko saltokietan egitera animatzeko, Azpeitiako merkatari elkartea hainbat ekintza antolatzen ari da. Hala, dagoeneko osatu dute Olentzero eta Mari Domingiren Ginakana eta merkatariek dinamizazio kanpaina berria jarri dute abian Errege Magoei begira.
Pasa den larunbatean burutu zen Olentzero eta Mari Domingiren zozketa. Abenduaren hasieratik Bertan elkarteko sei establezimendu ezberdinetan erosketa egin eta esku-orria zigiluekin betez, 500 euroko erosketa bono bat eta 200 euroko bost erosketa bonoren zozketan parte hartu ahal izan da.
Saridunen izenak Olentzerok eta Mari Domingik atera zituzten etorrera ekitaldian. 500 euroko sari potoloa Miren Urkidirentzat izan da eta 200 euroko bonoen jabeak Mireia Arregi, Irune Boo, Mirari Eraso, Nahia Aizpurua eta Izaskun Ezama izan dira. Hurrengo egunetan banatuko zaizkie sariak irabazleei.
Dena den, dinamizazio kanpainek ez dute etenik eta hurrengo egunetan ere Azpeitian erosketak burutzen dituztenen artean sariak banatuko dira. Azpeitiko Udalaren ekimenez, atzotik, abenduaren 26tik, urtarrilaren 5era, Errege Magoen Zozketa egitasmoa martxan izango da. Herriko saltokietan kontsumitzean, zenbakidun boletoak eskuratu ahal izango dira eta Errego Magoen etorrera ekitaldian, hiru zenbaki zozkatuko dira, zenbaki bakoitzaren jabeak 500 euroko erosketa bono bana eramango duelarik, denera 1.500 euro.
Temas
Más en Bertan
-
Este jueves se presenta el nuevo volumen de 'Beasaingo Paperak'
-
Txingudiko Zerbitzuak pone en marcha el nuevo depósito de Errandonea en Hondarribia
-
El Gobierno Vasco edificará 16 viviendas de protección social en alquiler en el casco histórico de Azpeitia
-
‘Antzerki Garaia’ regresa en 2026 con ocho actuaciones en Beasain y Ordizia