Asteartea, hilak 27, zabalduko ditu ateak haurrentzako Gabon parkea Izarraitz pilotalekuan eta ostirala, hilak 30 bitarte izango da zabalik. Sarrerak eskuragai daude online (haurrek soilik erosi behar dute sarrera), baina txanda bakoitzaren hasieran ere izango da bertan gutxi batzuk eskuratzeko aukera.

Hilaren 27, 28, 29 eta 30 arratsaldez izango da irekita eta ordu eta erdiko hiru txanda izango dira egun bakoitzean; 15.30ean, 17.00etan eta 18.30ean. Azpeitiako Udaletik azaldu dutenez, modu honetan parkera sartzen direnek ia zain egon beharrik gabe izango du jolasetan ibiltzeko aukera. Sarrera bakoitzak bi euroko prezioa du.

Bestalde, 0-3 urte bitarteko haurrek ez dute aurrez sarrerarik hartu beharko, ezta aniztasun txartela dutenek ere, txandara joan eta bertan ordainduta sartu ahal izango dute.

Zinema eta bestelakoak

Urtarrilaren 8a bitarte beste hainbat ekintza ere izango dira Azpeitian haurren-tzat. Hala, abenduaren 28an Izotzetako Erregina filma ikusteko aukera izango da Soreasu zinema aretoan (16.30); urtarrilaren 2an izarrak beha-tzeko proposamena egin dute Izarraizko Atea Parkean (18.00-20.00, aurrez izena emanda); urtarrilaren 3an Kantu kolore ikuskizuna izango da Soreasun (17.30); urtarrilaren 4an erregeen pajeak izango dira udaletxeko arkupean (17.30); urtarrilaren 5ean Errege magoen kabalgata; eta urtarrilaren 8an Nire zirkua pelikula Soreasun (16.30).