Mugi Tolosa egitasmoko irudiekin osatutako 2023ko egutegiak datorren astean banatuko dira, astelehenean eta asteartean, hilak 26 eta 27, Zerkausian, 11.00etatik 12.30era. Tolosako Udalarekin batera, Mugi Tolosa egitasmoko kideak egongo dira egutegiak banatzen.

Aurtengoa seigarren urtea da Tolosako Udalak egitasmoko irteeren argazkiekin osatutako egutegia banatzen duela parte hartzaileen zein herritarren artean. Gizarte ekimen kolaboratibo hau gizarteratzea da helburu nagusia, bertan parte har-tzen dutenen poza ikusaraziz, belaunaldien arteko harremanen garrantzian azpimarratuz eta jarduera fisikoak ezberdinen arteko harremanak sendotzeko duen ahalmena balioan jarriz.

Guztira 700 egutegi banatuko dira aurten eta asteartetik aurrera, baten bat soberan geratuko balitz, Tolosako Udaleko herritarren arreta zerbitzuan (Udaten) eta Usabal kiroldegian jarriko dira eskuragarri.