Errenteriak leherkaririk ez botatzea eskatu du
Udalak gogorarazi duenez, balkoi eta leihoetatik botatzea eta leku itxietan erabiltzea debekatuta dago
Errenteriako Udalak jaiegun hauetan suziriak eta petardoak ez erabiltzeko eskatu die herritarrei, suteak sor daitezkeelako. Aldi berean, ohartarazi dute zaratak hipersentiberak diren herrikideentzako oso kaltegarriak direla.
Edonola ere, indarrean dagoen Lehergailuen Araudia gogorarazi nahi die Udalak herritarrei. Honen arabera, debekaturik dago honako artikulu piroteknikoak saldu eta erabiltzea, kategoria eta adinaren arabera sailkatuta: 1. kategoria, hamabi urtetik beherakoei, 2. kategoria, 16 urtetik beherakoei eta 3. kategoria, 18 urtetik beherakoei.
Bestalde, suziri eta petardoak pisu eta etxebizitzetako balkoietatik eta leihoetatik jaurtitzea debekaturik dago, baita lokal itxietan eta pertsonak biltzen diren lekuetan erabiltzea ere.
Azkenik, leherkari txiki hauek dakarten arriskuak eta albo-kalteak azpimarratu ditu, inguruan daudenek min hartzeko arriskua dutelako.
Temas
Más en Bertan
-
Los alumnos de Primaria de la Ikastola Izarraizpe de Azpeitia ya disfrutan de su renovado patio de juegos en Perdillegi
-
Andoain aprueba un presupuesto que recoge la obra de la ampliación del ‘poli’
-
Zumarraga premiará los trabajos universitarios dedicados al municipio
-
Eibar se dota con 40 nuevas plazas de guardería para niños de 0 a 2 años