Lazkaoko Udalak Gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatu du, udalerriko garapen ekonomikoa bultzatu eta kontsumoa sustatzeko helburuz. Aurtengoa zortzigarren edizioa izango da.

Hamazortzi saltokik parte hartuko dute lehiaketan eta herritarrek aukeratuko dute gustukoena guztien artean. Abenduaren 24ra arte izango dute botoa emateko aukera. Botoa emateko txartelak lehiaketan parte hartzen duten dendetan banatuko dira, ondoren, udaletxeko sarreran jarri den kutxan uzteko.

Udalak aditzera eman du, aurten botoa ematen duten lazkaotarrek opari “partikular txiki bat” izango dutela.

Gainera, lehiaketan parte har-tzen dutenen artean bost txartel zozketatuko dira: 300 euroko bat eta 100 euroko lau. Txartel hauek lehiaketako zati diren 18 dendetan trukatu ahalko dira.

Boto gehien lortzen dituzten hiru erakusleihoetako merkatariek saria ere izango dute.