Mutrikuko herriak Santo Tomas eguneko azoka berezia ospatuko du larunbat honetan, ohitura duenez, festa giroan.

Urtero legez, goizean zehar talogileak, herriko baserritarren eta artisauen postuak eta ganadu erakusketa izango dira.

Gainera, eguerdian goi mailako herri kirolen jaialdia izango da: Julen Gabirondo eta Julen Kañamares bikoteak Aratz eta Ugaitz Mugerza anaien aurka neurtuko ditu indarrak euskal pentatloian.

Jardunaldia girotzeko trikitixa taldearen kalejira izango da 13.00etan eta eguna borobiltzeko Mutrikuko Rock Kolektiboak antolatutako MRK Gaua izango da (22.30ean) Gaztetxean.