Azaroaren 10ean ospatu zen Memoriaren Eguna eta Orioko Udal Bizikidetza Batzordeak antolatutako programaren azken zaioa izango da asteartean.
Bertan Javier Buces Aranzadik, Zientzia Elkarteko historialaria, eskainiko du hitzaldia kultur etxean arratsaldeko 19.00etatik aurrera. 2019an, Orioko Udal Bizikidetza Batzordeak eta Herritarren Foroak herrian izandako gertakariak argitzeko beharra aldarrikatu zuten. Horregatik, eskaera egin zioten Aranzadi Zientzia Elkarteari 1936tik gaur arte izandako giza eskubideen urraketen inguruko ikerketa egiteko. Asteartean, ikerketa horren emaitzak azalduko dituzte.