Urretxuko Udalak hiru ipuin musikatu eta antzeztu saio antolatu ditu abendurako. Guztiak 17.00etan izango dira, liburutegian.

Datorren asteazkenean, hilaren 14, Musika galduaren bila ikuskizuna egingo dute, abenduaren 20an Pirata garrapataren abenturak eta abenduaren 22an Maridomingi, Olentzero eta hamaika abentura ero. Hiru ekitaldiak sei urtetik gorakoen-tzat dira.

Ikuskizun hauetaz gozatu nahi dutenek, izena eman behar dute: abenduaren datorren asteazkenetik hilaren 19ra liburutegian bertan (11.00etatik 13.00etara eta 16.30etik 20.00etara).