Lazkaoko Areria Aretoak 2022. urtea amaitzeko zazpi film eskainiko ditu datozen asteetan: Gabi, 8 urtetik 13 urtera; Nire zirkua; As bestas, Rabbit academy pazko arrau-tzen lapurra handia; Suro; Mundo extraño; eta A todo tren 2: ahora son ellas. Gaur, bihar eta etzi Gabi, 8urtetik 13 urtera, eta Nire zirkua proiekzioak ikus daitezke. Sarrerak online erostea gomendatzen dute Areriatik, www.lazkao.eus web orrialdearen bitartez. Takilan sarrerak erostea ere posible da ohiko prezioan. Hamar film ikusteko 40 euroko bonoa eskuragarri dago erabiltzaileentzat.