Zarauzko Udalak herrian euskararen erabilera eta sustapena egiten duten enpresa eta erakundeen lana aitortu nahi izan du, herria Euskaraldian bete-betean dagoela aprobetxatuz. “Zarauztarron hiru laurdenak gara euskaldun, baina euskara jakitea ez da nahikoa. Ezinbestekoa da euskarak bizi-indarra izatea. Hori lortzeko, ezinbestekoa da erabiltzea”, adierazi zuen Xabier Txurrruka (EAJ-PNV), Zarauzko alkateak. Bere esanetan edozein unetan, edozein tokitan eta edozein jardueretan euskaraz aritzeko aukera izatea oso garrantzitsua da.

Izan ere, euskarak guneak, lurraldeak, herriak non bizitzako funtzio guztiak euskaraz betetzea posible gertatzen den guneak behar ditu, komentatu zuen alkateak. “Horietako bat Zarautz izan daiteke, zalan-tzarik gabe”, gehitu zuen Txurrukak.

Bai Euskarari elkartearen eta Zarauzko Udalaren arteko elkarlana orain dela 17 urte hasi zen. Urte guzti hauetan zehar, herriko enpresa ugarik atera dute Bai Euskarari ziurtagiria. Aurten, 2022an, herriko 29 enpresek lortu edo berritu dute euren ziurtagiria eta lanketa horretan, Udalarekin duen lankidetza hi-tzarmenaren baitan, Bai Euskarari Elkartearen aholkularitza jaso dute. Aitortza ekitaldi hau baliatuz, datorren urterako hitzarmena ere berritu dute bi erakundeek.

Bai Euskarari ziurtagiriak Bai Euskarari Elkarteak ematen ditu eta euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatzeko balio duen ziurtagiria da. Azken finean, egindako lana aitortu eta pausoak ematen laguntzeko balio du.

Ziurtagiri hau lortzeko irizpide zehar batzuk jarraitzen dira. Hauek dira irizpide horiek: langile eta kideen hizkuntza gaitasuna, irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia eta enpresaren kanpo zein barne harremanetan erabilitako hizkun-tza. Azkenik, hauek dira urtean zehar Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu duten Zarauzko establezimendu ba-tzuk: Andere Produktu Profesionalak, Asti Pinturak, Bioararteko Landa-Ingurumen zerbitzuak, Blasenea Mintegi Ekologikoak, Borda Ardoak, Chapucetti Diseinuak, Eguzki Taberna, Ekia pentsioa, Ekolio Olio Birziklapena eta Euskadiko Halterofilia Elkargoa. Establezimendu guztien zerrenda www.zarautz.eus atarian ikus daiteke.