Euskaraldia ekimena dela eta, Errenteriako Euskaraldiaren herri batzordea osatzen duten herritarrek eta herriko zenbait eragilek (Lau Haizetara, Xenpelar bertso eskola, Herri Arte eskola, Badalab, Euskaltegia, AEK, Ozzinema, Niessen elkartea, Errenteriako Udala) ostiraletik abenduaren 3ra arte egitarau zabal bat prestatu dute.

Honela, ostiralean erronkaren hasiera ekitaldia burutuko da Zumardian 19.00etan Arte eskola, Bertso eskola eta Ereintzarekin.

Larunbatean, txapak egiteko tailerra egingo dute Lekuonan, 11.00etan. Beste tailer bat eskainiko dute hilaren 23an Badalaben eta bertan poltsak egingo dituzte 18.00etatik aurrera. Bien artean, azaroaren 22an, Min-tzodromoa burutuko da Merkatuzarren, 9.30etik aurrera.

Hilaren 24an, 9.30ean, HDEH 2022. Teknologia eta gizartea izeneko hitzaldia eskainiko dute Badalaben. Hitzaldi berbera emango dute, hurrengo egunean, baita 9.30ean ere.

Bestalde, azaroaren 24an 18.00etan, Potx eta Lotx-en emanaldia izango da, Lekuonan. Ikuskizun honek jaso duen erantzuna ikusita gonbidapen gehiago jarri dira herritarren eskura sarrerak.errenteria.eus webgunean eta Lekuona Fabrikako harreran.

Hilaren 26an Kantu Jira burutuko da herrian zehar 12.00etatik aurrera, Udal Txistulari Bandarekin. Egun berean, 20.00etan Niessenen Horman Postek taldeak Souvenir an-tzezlana taularatuko du.

Hurrengo egunetan, muxikoak, herriko euskararen kale erabileraren aurkezpena, irakurraldi partekatua Mariasun Landaren ipuinekin, Anderea filmearen proiekzioa, Zumba tailerra, amaiera ekitaldia, kalejira, herri bazkaria Merkatuzarren eta Trikidantz eta dj Bullekin dan-tzaldia izango dira, besteak beste. Egitarau osoa Herri Bizia webgunean ikus daiteke.