Euskaraldiaren batzordeak ipuin laburren lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du. Ipuinek 11 lerro izango dituzte, gehienez.
Legazpiarrek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Hiru kategoria egongo dira: Lehen Hezkun-tzako ikasleak, DBHko ikasleak eta 15 urtetik gorakoak. Lehenengo eta bigarren taldekoen gaia Nire mugikorrari euskaraz egiten diot da eta hirugarren taldekoena Eta momentu horretan Ahobizi/Belarriprest izatea pentsatu nuen.
Ipuinak Laubide auzoan eta Kale Nagusian egongo diren exoletan utzi behar dira, azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Hiru irabazleek erosketa bono bana jasoko dute. – A.Z.