Udalak eta Kulturaz Kooperatibak abian den Euskal Antzerki Topaketen 40. edizioa baliatu nahi izan dute azken lau hamarkada hauetan era batera edo bestera Antzerki Topaketen parte izan diren herritarrak “elkar topatzeko, eskertzeko eta aurrera begirako indarrak biltzeko”.

Horretarako 40. Topa ekitaldia izango da larunbat honetan (12.00etan) Soreasu antzokian eta “40 edizioetan parte hartu duten antzerkizale, aktore, zuzendari edo bestelakoak” gonbidatuta daude bertan parte hartzera.

Hitzordu horren bueltan, edizio honetarako sortutako bi horma-irudi eta topaketen Wikipediako ataria aurkeztuko dira.