San Martin jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Lasaon
Ostiral honetan meza, adinekoentzako hamaiketakoa, txupinazoa eta bertso afaria izango dira Azpeitiko nekazal auzoan
Lasaoko bizilagunek San Martin jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan zehar, ohitura dutenez, egitarau zabalarekin.
Hasteko San Martin eguneko meza izango da ostiral honetan (11.00etan) eta horren ondoren, auzoko adinekoentzat hamaiketakoa (11.30), txupinazoa (20.00) eta bertso afaria (20.30). Afarian Oier Etxeberria eta Andoni Egaña bertsolariek eta Hitzeder eta Txibilter trikitilariek parte hartuko dute.
Larunbateko egitaraua auzoko haur eta gaztetxoek 12.00etan botako duten txupinazoarekin hasiko da. Hortik aurrera, buruhandien kalejira, Iago magoaren ikuskizuna (12.30), gaztetxoen bazkaria (14.00), puzgarriak (16.00) eta txokolatada (17.00) egongo dira.
San Martin jaiak borobiltzeko Lasaoko baserritarren nekazal produktuen eta abereen azoka izango da igandean (11.00etatik aurrera) frontoian. Eguerdian, Idiakaitz txistulari taldearen, erraldoien eta buruhandien kalejira izango da; eta azkenik, polka dantza saioa (13.00etan).
Temas
Más en Bertan
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones