Gaur Memoria Historikoaren Nazioarteko Eguna izanik, Astigarragako Udalak jarraipena emango die 2019an hasitako urteroko oroimen ekin-tzei. Udalak estatu indarkeria jasan zuten lau astigartarrak omenduko ditu.

Ekitaldia 17.30ean hasiko da Emakumeon plazan. Ondoren, lore-eskaintza egingo da biktimen monolitoetan eta, amaieran, merienda eskainiko da Perurenako auzo biltokian.

Gogoan izango dituzten herritarrak dira: Joseba Barandiaran Urkola, Polizia Armatuak erail zuen 1978ko uztailaren 11n; Tomas Alba Irazusta, GAE eta BVEk erail zuten 1979ko irailaren 28an; Bixente Perurena Telletxea, GALek erail zuen 1984ko otsailaren 8an eta Agustin Irazustabarrena Urruzola, GALek erail zuen 1985eko irailaren 25ean.