Memoria Historikoaren Eguna ospatuko da gaur
Astigarragako Udalak estatu indarkeria jasan zuten lau herritarrak omenduko ditu
Gaur Memoria Historikoaren Nazioarteko Eguna izanik, Astigarragako Udalak jarraipena emango die 2019an hasitako urteroko oroimen ekin-tzei. Udalak estatu indarkeria jasan zuten lau astigartarrak omenduko ditu.
Ekitaldia 17.30ean hasiko da Emakumeon plazan. Ondoren, lore-eskaintza egingo da biktimen monolitoetan eta, amaieran, merienda eskainiko da Perurenako auzo biltokian.
Gogoan izango dituzten herritarrak dira: Joseba Barandiaran Urkola, Polizia Armatuak erail zuen 1978ko uztailaren 11n; Tomas Alba Irazusta, GAE eta BVEk erail zuten 1979ko irailaren 28an; Bixente Perurena Telletxea, GALek erail zuen 1984ko otsailaren 8an eta Agustin Irazustabarrena Urruzola, GALek erail zuen 1985eko irailaren 25ean.
Temas
Más en Bertan
-
Lazkao alza la voz contra el racismo en el deporte
-
Los alumnos de Primaria de la Ikastola Izarraizpe de Azpeitia ya disfrutan de su renovado patio de juegos en Perdillegi
-
Andoain aprueba un presupuesto que recoge la obra de la ampliación del ‘poli’
-
Zumarraga premiará los trabajos universitarios dedicados al municipio