Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da Euskal Herri osoan zehar eta Zarauzko Euskaraldiaren ba-tzordea antolaketa lanetan dabil aspalditik.

Zabalik dago izen-ematea eta azaroaren 8tik aurrera txapa banaketarekin hasiko dira. Izena www.izenematea.euskaraldia.eus atarian edota paperean, txapa banaketako guneetan eman daiteke. Hauek dira txapa banatuko duten toki batzuk: Turismo bulegoan astelehenetik ostiralera (9.30-13.30/15.30-19.00) eta larunbatetan (10.00-15.00). Kultur etxean astelehenetik ostiralera (9.00-14.00/16.00-20.00). Informazio gehiago euskaraz@zarautz.eus webgunean.