Orioko Udalak 16 urtetik gorako herritarrentzat antola-tzen duen Euskaraz Gazte literatur lahiaketan lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da. Hauek Orioko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean aurkeztu daitezke.
Lanak euskaraz izan behar dira, jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak baita ere. Lanen luzera (eta gaia) librea izango da eta epaimahaiak gaiaren gertutasuna baloratuko du. Lehiaketak bi atal izango ditu: ipuina eta bertsoa (edo olerkia). Aurkezterako orduan titulua besterik ez du izango agerian. Idazlearen izena ezingo da inon aipatu eta lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da. Bertan, egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa joan behar dira eta kanpoan lanaren titulua jarri behar da.
Sariak ipuinetan eta bertsotan berdinak izango dira. Lehenak 300 euro, bigarrenak 200 euro eta hirugarrenak 150. – P.A.