Urretxu-Zumarraga ikastolak ongizate emozionalari buruzko hitzaldia antolatu du datorren astearterako. 18.00etan izango da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Roberto Aguado Romo psikologoak parte hartuko du. Aguado, ikastolan inplementatu duten Lotura Emozional Kontzientea adimen emozionaleko ereduaren sortzailea da.

Emozioak kudeatzeko zailtasunak dituzten haur eta gazteak geroz eta gehiago direla nabaritu dute ikastolako arduradunek. Egindako ikerketen datuek ere joera hori baieztatzen dute: Basurtoko erietxean osasun mental arazoekin ospitaleratutako gazteen kopuruak %50 egin du gora 2019tik 2021ra. – A.Z.