Astigarragan aste honetan amaitu da aurrekontu parte-hartzaileetan proposamenak bidaltzeko fasea. Udalak 500 proposamen baino gehiago jaso ditu, 261 pertsonek egindakoak; horietatik, 168k webgunearen bidea erabili dute eta beste 93k, herrian jarritako postontziak.

Orain bigarren faseari ekingo zaio, hau da, gaika sailkatuko dira eta proposamen guztiak aztertuko dira. Bideragarritasuna aztertzerakoan kontuan hartuko diren irizpideak dira, besteak beste, aurrekontuaren barruan dauden, teknikoki egingarriak diren eta Udalaren eskumenekoak diren.

Amaitzeko, Udalak finalisten zerrenda argitaratuko du aukeratutako proposamenekin. Azkenik, herritarrek beren botoekin aukeratuko dute edo dituzte proposamen gogokoenak.

Parte-hartze prozesu honi esker astigartarrek 120.000 euro zertarako erabiltzea nahi duten aukeratu dute. – A.M.