Síguenos en redes sociales:

Udazken Kulturala hastear dago Zerainen

Programa anitza antolatu dute; lehenengo saioa azaroaren 10ean izango da, elizan

Zerainen, Udazken Kulturalaren baitan, hainbat ekintza antolatu dituzte. Adin guztiak aintzat hartu dira, eta heldu eta gazteentzako saioek osatzen dute programa.

Arazoaren 10ean, Energiaren erronken aurrean herritarron eginkizuna hitzaldia izango da. Iñigo Ansolak, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariak, gidatuko du eta herriko elizan egingo da, 18.30ean.

Azaroaren 16an, berriz, Olen-tzero nora zoar? jarduerak izango du tokia elizan. Oier Arazolak eskainiko du saioa eta 18.30ean izango da.

Enurekin elkarrizketa ekintzaren txanda izango da azaroaren 25ean, 17.30ean. Maria Redondo eta Aitziber Errazkin izango dira protagonistak herriko plazan.

Euskararen egunean, abenduaren 3an, Erribera beste herri bat da. Geuretik sortuak proiektuaren esperientzia hizpide saioa zuzenduko du Maialen Akizuk. 12.00etan izango da, elizan. Herri bazkaria ere ospatuko da. – E.C.A.