Igandean Lasarte-Oriako Ostadar Saiarre Kirol Taldeak antolatzen duen Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia jokatu zen.

Gizonezkoen lasterketan Youness Blyamna korrikalariak egin zuen denbora onena (31’ 54’’) hamar kilometroak osatzen. Bigarren, zazpi segundotara, Ander Sagarzazu heldu zen helmugara eta hirugarrena Xabier Lukin errenteriarra izan zen.

Emakumezkoen lasterketa Aratz Rodriguez korrikalaria zumaiarrak irabazi zuen. Irati Larrañaga usurbildarra eta Maialen Gurrutxaga izan ziren bigarren eta hirugarren azkarrenak, hurrenez hurren.

Rollerren lasterketan, podiumak honela geratu dira: gizonezkoetan, Ximon Villalobos, Juken Urkizar eta David Gonzalo; emakumezkoetan, Amale Mugika, Marta Garcia eta Desiree Rodriguez.

Ipar Martxan, hauek izan dira lehenengo sailkatuak: emakumezkoetan, Cristina Borras, Maria Teresa Jimenez eta Manoli Zumeta; gizonezkoetan Axier Baro, Josep Xargayo eta Fernando Hostench.

Azkenik, Kros Txikiko XX. edizioan zortzirehun neska-mutilek parte hartu zuten. – A.M.