Oiartzun: Hilerrirako bidean aldaketak izango dira
Ostiral arratsaldetik azaroaren 1a arte, autoa hartzen duenak ikastolatik joan beharko du
Asteartean azaroaren 1a izango da. Jende askok ohitura izaten du egun horretan edo aurrekoetan hilerria bisita-tzeko. Horregatik, Oiartzungo Udalak autoen joan-etorria ordenatu eta segurtasuna hobetzeko hainbat neurri jarri ditu. Aldaketak ostiral honetan arratsaldeko 18.00etatik azaroaren 1eko 23.00ak arte indarrean egongo dira.
Hilerrira autoarekin joateko Sibeluts kalea 1etik joan behar da (ikastolatik). Sibeluts-Goizueta kaleko bidegurutzetik hilerrira ezingo da kotxearekin pasa (irteerarako bakarrik izango da noranzko hori). Autoak aparka-tzeko aukera izango da Sibeluts kalean, goranzko erraian.
Temas
Más en Bertan
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes