Aurten ere Larramendi auzoko festak ospatuko dituzte urriko azken asteburuan. Ostiralean hasita, lau egunez luzatuko da egitaraua.

Txokolatadaren ostean, 18.00etan, auzoko bi atleta gaztek, Manex Civico Urretabizkaiak eta June Lopetegi Telleriak, izango dute txupinazoa botatzeko ohorea. Jarraian buruhandiak izango dira, pintxo-potea (18.30) eta Aitor Guntin eta Ekain Conde Djak (23.00). Larunbateko egitaraua honakoa izango da: diana dultzaineroekin (10.00), zirko eta ponpa tailerra (11.00-13.00), Iraunkorrak txaranga (12.30), auzoko bazkaria (14.00), gertuko magia (16.00-18.00), zirko ikuskizuna (18.00-19.00), Dj Andoniren haurrentzako saioa (19.00) eta helduentzat (23.00). Igandean, berriz, txistulariak izango dira (10.00), aldi bereko xake partidak (11.00), patata tortila lehiaketa (11.00), auzoko bazkaria (14.00), buruhandiak (17.00) eta Dj Dani (17.00). Astelehenean ere barrakak izango dira eta eta txozna, irekita.