San Tomas iragartzeko kartel lehiaketa antolatu da
Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 16a da eta irabazleak 150 euro eta otarra jasoko ditu
Neguko solstizioa-San Tomas batzordeak, azkenengo urteetan hasitako ibilbideari jarraituz, Neguko solstizioa-San Tomas Eguna 2022 iragarriko duen bosgarren kartel lehiaketa antolatu du.
Lehiaketak herritarren parte-hartzea, are gehiago, sustatu nahi du eta irabazleak 150 euro eta bertako produktuekin osatutako saskia jasoko ditu.
Oinarriak Errenteriako Udaleko Herri Bizia webgunean (herribizia.errenteria.eus) aurki ditzakete interesdunek eta edozein zalantza argitzeko santomasgurea@gmail.com helbidera idatz dezakete.
Lanak bidaltzeko epea azaroaren 16an amaituko da. – A.M.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años