Asteartean Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloko bigarren kontzertua izango da. Letoniako Maska Koris abesbatzak abestuko du. Azaroaren 6an Oskarbi taldearen eta Goiargi abesbatzaren emanaldia izango da eta azaroaren 13an Irungo Nayade abesbatzarena. Kontzertu guztiak San Martin de Tours elizan izango dira, 19.00etan.

Maska Koris abesbatza Tolosako lehiaketan parte hartzeko etorri da Euskal Herrira. Urretxun Tolosan abestuko dituzten kanta berberak abestuko dituzte: Euskal Herrikoak eta Letoniakoak. Euskal Herrikoak Lorenzo Ondarraren Bi Gabon kanta eta Josu Elberdinen Izar ederrak eta Ave Maria izango dira.