Tolosako Hezkuntza Mahaiaren lehen saioa
Bihar izango da bilera eta helburu nagusia da hezkuntza arloaren herri ikuspegia indartzea
Tolosako Hezkuntza Mahaia eraikitzeko eta martxan jar-tzeko parte-hartze prozesua jarri du martxan Tolosako Udalak, Emun Aholkularitza enpresaren gidaritzapean. Prozesu horren baitan, bi saio ireki egingo dira eta lehena bihar bertan egingo da, 17.30etik 20.00etara, kultur etxean.
Sortu berri den mahaiaren helburu nagusia da hezkuntza arloaren herri ikuspegia indartu, eragileen arteko koordinazioa eta komunikazioa hobetu eta ikuspuntu partekatu bat eraikitzeko gunea sor-tzea, Udala herrira zabaltzeko eta hezkuntza komunitatea kohesionatzeko.
Tolosako Plangintza Partekatua 2017-2027 dokumentu estrategikoan, herri hezitzaile eta ireki bat sustatzeko ildo estrategikoarekin batera, Hezkuntza Mahai bat martxan jartzeko proposamena jaso zuen Tolosako Udalak. – M.S.S.
Temas
Más en Bertan
-
El Ayuntamiento de Azpeitia responde al PNV que "criticar el modelo policial no basta para negar el uso de un local público"
-
Osakidetza invertirá más de siete millones en la reforma del centro de salud de Bergara, que arrancará en primavera
-
El presente y el pasado de la txaranga Ustekabe tomarán el centro de Eibar el sábado para festejar su 25 aniversario
-
El reencuentro de los hermanos Oteiza en las calles de Azkoitia