Zabalik da Gure Kaiola elkarteak antolatzen duen Babarrunaren Lehiaketa Gastronomikoan izen ematea. Aurten azaroaren 19an izango da, larunbata, Tolosako Alondegia plazan.
Tolosako Babarrun Ekoizleen azken lehiaketan saritutako ekoizlearen, hau da, Berastegiko Sebas Gar-tziaren babarrun kilo bat prestatu beharko dute parte-hartzaileek. 8.00etan hasi eta 12.00etan aurkeztu beharko dira babarrunak.
Gehienez 22 bikotek parte hartuko dezakete eta parte-hartzaile gehiago badaude, zozketa egingo da. Interesa dutenek azaroaren 10a baino lehen (605 426 533 / gurekaiola@hotmail.com) izena eman behar dute. Sari banaketaren ondoren, bikote lehiakide guztiak Gure Kaiola elkartean egingo den bazkarira gonbidatuta daude. Bikote lehiakide bakoitzak beste bi lagun gonbidatu ahal izango ditu.