“Herritarrok ordainketak egiteko orduan erraztasunak izatea garrantzitsua da, are gehiago gaur egun, teknologia berriak egunerokotasunean erabiltzen ditugunean”, adierazi du Itsaso Muñozek, Ordiziako parte-hartze eta komunikazio zinegotziak; izan ere, Ordiziako Udalak Bizum bidezko ordainketa sistema abian jarri du.

Ordainketak Bizum bidez egiteko jarraitu beharreko pausoak ondorengoak dira: Nire ordainketa sailean sartu eta bertan ordainagiria identifikatu zenbakia jarri, finantza erakundea hautatu, dirua kargatuko zaion erabiltzailearen telefonoa sartu eta sistemak bidalitako gakoa sartu.