Síguenos en redes sociales:

Ordizia: Bizum bidezko ordainketa sistema abian Udalean

Udalak erraztasunak eskaini nahi dizkie herritarrei ordainketak egiteko

“Herritarrok ordainketak egiteko orduan erraztasunak izatea garrantzitsua da, are gehiago gaur egun, teknologia berriak egunerokotasunean erabiltzen ditugunean”, adierazi du Itsaso Muñozek, Ordiziako parte-hartze eta komunikazio zinegotziak; izan ere, Ordiziako Udalak Bizum bidezko ordainketa sistema abian jarri du.

Ordainketak Bizum bidez egiteko jarraitu beharreko pausoak ondorengoak dira: Nire ordainketa sailean sartu eta bertan ordainagiria identifikatu zenbakia jarri, finantza erakundea hautatu, dirua kargatuko zaion erabiltzailearen telefonoa sartu eta sistemak bidalitako gakoa sartu.