Datorren ostegunean Errenteriako Reina aretoan komunitate energetikoei buruzko jardunaldi bat burutuko da, 18.30etik 20.00etara. Oarsoaldea garapen agentziak benetako esperientzia eta adibideen bitartez, eskualdeko herritarrak komunitate horiek ezagutzera eta horietan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.
Saioan, eskualdean formazio prozesuan dauden Errenteriako eta Oiartzungo kasuak ezagutuko dira, baita eskualdeko gainerako tokietan nola aplikatu ere. Bestalde, Lezoko Iratzerri taldeak eta Donostiako Ur Beroak ere, 1985etik arrakasta kasu bezala, euren esperientzia aurkeztuko dute.